XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argazkia: eguneroko mirari hori

Gizateriak egin dituen aportazio desberdinak egunero-egunero ikusi eta baliatzeak hain familiar eta arrunt bihurtzen dizkigu horiek azkenean, ezen inortxok ere ez bait du horien jatorriaz galdetzen.

Esate baterako,XV. mendean, Gutenberg-i esker, asko ugaritu ziren liburuak, nahiz eta irakurketa bera jende eskolatuaren mundura mugatua egon.

Gaur egun, jende eskolatuak berak aitortzen du gutxiago irakurtzen duela, egunean baino egunean gehiago erakartzen duelako irudiak.

Telebistari buruz amoregaitzenak diren intelektualek ere ezin diote ihes egin berari.

Zerbaiti heldu behar eta Gisèle FREUNDen hitz hauexek mailegatu ditugu guk ere gure abiapunturako.

Gizartea, gaur egun, irudia etxekotzeraino iritsi da.

Bere jatorrian iraultzaile jaio zena, polemiko eta burges jaio zena, hein batean kasualitatez jaio zena, asimilatua dago jadanik.

Susan SONTAG ados dago planteamendu horrekin zera defenditzen duenean, alegia, fotografiaren industrializazioak, gizartea gidatzeko metodo razionalek hau da, burokratikoek berehalaxe zurgatua izateko bidea eman zuen (...).

Horrela, munduaren katalogazio burokratikoan, hainbat dokumentu garrantzitsuk ez dute balio, baldin eta ez badaramate hiritarraren aurpegiaren argazki bat aldean (...).

Argazkiak, baloratu eta informazioa ematen dutelako baloratzen dira.

Inbentuaren baliagarritasuna, bestalde, berebizikoa izan da gure gizartearen konfigurazioan.

Hauxe da, izanez ere, argazkiak beste arte-tekniken aldean duen diferentziarik funtsezkoenetako bat.

Bere erditzeko momentuan eta inoiz ere ez hobeto erabilia hitz hau argazkiak ez zekien argi-argi zertarako jaio zen.

Baina bere aurkezpen ofiziala, ordea, gehiago mintzo zen bere aportazio zientifikoaz, ezen ez infernuko artefaktu hark bere barnean gordetzen zuen izaera artistiko posibleaz.

Joaquin HYSERN eta MOLLERAS, Medikuntza eta Kirurgian Doktoreak, hau da, DAGUERREk 1839an idatzi zuen lanaren itzultzaileak, hauxe zioen hitzaurrean:... DAGUERREren artea edo hobeto esan zientzia, aurrerapenen meategirik emankorrena izango dela iragartzen dugu arte liberalen eta zientzien estudio eta hobekuntzarako.